IKUS-ENTZUN

“Stanley Kubrick esentziala” zikloa, Nafarroako Filmotekan

Abendu osoan zehar eta Nafarroako Filmotekan, ziklo bat eskainiko zaio Stanley Kubricki (1928-1999) bere filmografiaren oinarrizko hamar lan pantailaratuz. Gaur berton abiatuko da zikloa 2001 A Space Odyssey film famatuarekin.

Filmotekaren arabera, “Kubrick zinemaren historian egon diren zuzendaririk garrantzitsuenetariko bat da. Zinema kontenporaneoan eduki duen eragina izugarria izan da eta aldi berean deskribatzeko zaila ere. Ez zuen zinema ikasketa formalik eduki eta zinta baten produkzio etapa guztietan parte hartu zuen, horrela teknika eta lanbidea ikasi zituen. Beste aldetik prozedura tekniko (efektu bereziak, filmaketa sistema, kamara berriak, fokoak, argiak, lenteak) eta narratibo berriak ere sortu zituen, industria osoa aurrera egiten lagundu zuena. Bere pelikulek autorearen interes intelektua erakusten dute eta baita inguruaren kontrako gizakiak dauzkan gatazka, bai fisiko, sozial, psikologiko edo metafisikoak”.

Gaurko saioari honakoak gehitu behar zaizkio: abenduaren 2an, A Colckwork Orange; abenduaren 9an, Barry Lyndon; abenduaren 16an, The Shinning; abenduaren 23an, Full Metal Jacket; eta azkenik, abenduaren 30ean, Eyes Wide Shut.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button