ESZENA

Gasteizeko kultur programazioak ikuskizun sorta ederra eskainiko du aste honetan

Aire zabalean antzezlanak, dantza saioak, kontzertuak, magia saioak, zirku-ikuskizunak eta zinema emanaldiak programatu dituzte Gasteizen bi hilabetez. Guztira, 14 gune izango dira hiri osoan barreiatuta, asteartean hasita eta igandera arteko arratsalde guztietan, eta toki horietan 150 ikuskizun taularatuko dira.

Aste honetako kultur programazioak ikuskizun sorta ederra eskainiko du era guztietako jendearentzat. Gaur berton, uztailak 20, La Gata Japonesa konpainiak Los viajes de Bowa zirku-ikuskizuna eskainiko du, eta ordubete geroago, Altraste konpainiak Sira Coel izeneko kontzertua eskainiko du.

Hurrengo egunean, uztailaren 21ean, El Mono Habitado konpainiaren Primatium lana, eta LA DKV konpainiaren eskutik, 2.984, el programa, pieza ikusteko aukera egongo da. Ostegunean, Juanjo Monagok La muerte en familia oholtzaratuko du. Eta ordu erdi geroago, Oihulari Klown-ek Sex o no sex monologoa aurkeztuko du.
Ostiraleko programazioan zirkua eta musika izango dira protagonistak. Zirkua, Sarini eta Ortziren Begiradak ikuskizunarekin, eta musika, Melophilia taldearen eskutik.
Eta uztailaren 25ean, igandez, beste bi zirku-proposamen ikusgai. Batetik Gabe, Oihulari Klownen eskutik, eta bestetik Cuerda, Avela konpainiarena.

Sarrera librea eta doakoa izango da, lekuak bete arte. Gune horiek guztiak aire zabalean izango dira, mugatuta, eta kopuru jakin bat onartuko da bakarrik. Ikusleak eserita egongo dira, eta segurtasun-neurria guztiak gordeko dituzte, Eusko Jaurlaritzaren indarreko araudia jarraiki.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button