
Ostiralean eta larunbatean, Akram Khan Company-k Until the lions dantza ikuskizuna aurkeztuko du Bilboko Arriaga Antzokian. Londresko Bangladesheko familia batean jaiotako dantzari eta koreografoak Indiako epopeia mitologiko handiko Mahabharata-ren istorio bat berrikusi du obra honetan.
Agian, orain arte egin duen lanik introspektiboena da. Hala, ikuskizunean, dantzari eta koreografoaren obsesioetako bat islatzen da: emakumezko pertsonaiak. “Sarritan, figura gogorrak, baina erabat irudimentsuak, sarritan ezkutatuak, kontatzen eta abesten ez diren heroi bihurtu arte, Amba bezalakoak”.
Obra, hain justu, Ambaren ipuinean oinarritzen da. Kathak Indiako dantza garaikidea da, eta horren bidez Ambaren kontakizuna azalduko da. Bere ezkontza egunean bahitzen dute Amba printzesa, eta ohorea ere galduko du. Hala, jainkoen laguntza eskatuko du mendekua gauzatzeko.
“Lan dramatiko berri honek generoa eta sexualitatea jorratzen ditu, bai eta gorputzean denboraren iraganak eragiten dituen aldaketak ere”.