Arabako gazte eta helduen taldeek hartu ahal dute parte, 15 urtetik gorako kideek osatuak. Gutxienez 4 eta gehienez 15 laguneko taldeak osatu ahalko dira. 2010eko Arabako kuadrilla arteko txapelketan bat-batean kantatzen ez duten pertsonekin osatu beharko dira taldeak.
Sorta bakoitzak 3 bertso izango ditu gutxienez eta 5 gehienez eta talde bakoitzak sorta bakarra aurkeztu ahal izango du.
Lehiaketa honek 2010ean antolatuko den Arabako Kuadrilarteko Bertso Txapelketarekin bat egingo du egituran eta denboran.
Urtarrilaren 25a baino lehen eman beharko da izena, Arabako Bertsozale Elkartean. Izena emateko taldearen izena, herria eta kontaktu bat nahikoa izango dira.
Otsailaren 6 baino lehen aurkeztuko dira fase honetarako bertso-sortak paperean, eta epaimahaiak otsailaren 12rako jakinaraziko du eskualde bakoitzetik zein talde sailkatuko diren kanporaketetara.
Kanporaketak otsailaren 19an hasi eta martxoaren 27an amaituko dira. Sailkatutako taldeek eskualde mailako bertso-ligan kantatu beharko dituzte bertso-sortak.
Finalerdiak apirilaren 11, 18 eta 25ean izango dira eta finala maiatzen 8an izango da Gasteizen, Auzolan frontoian.
Bestelako informazioa hemen duzue.
Aramaioko Udalak bidalita