Nerea (gitarra, Sintra), Aida (bateria, ahotsa), Sandra (baxua, ahotsa) eta Baxik (gitarra, ahotsa) osatzen dute Caligula. Aida Lisabön aritutako musikaria da eta Baxi, berriz, Akauzazten. Haien jarioan gitarra zorrotz eta sikuak, bateria erritmo primitiboak, atmosfera ezberdinak eta gizonezko eta emakumezko ahotsak uztartzen dira euskaraz.
Kantuak askotarikoak dira. Hala, post-punk estiloko doinuak jorratzen dituzte 400 edo 500 gau kantuan, Gang Of Four, The Slits, edo Talking Heads banda arty-en antzera. Noise-rockaren eraginak ere antzeman daitezke Sonic Youth-ek eta haien ondorengoek egin ohi duten bezala, Lurrazpiko 303 aparkalekua horren erakusle, non ahotsak M-ak taldea gogorarazten digun.
Izan ere Irunekoek New Yorkekoen Sister lana aukeratu dute emanaldiaren aurreko entzunaldirako. Lan hori 1987 argitaratu zuen Sonic Youth-ek eta haien ibilbide luzean aurki daitekeen lan borobilenetarikoa da. Haren ostean, gainera, 90eko hamarkadan belaunaldi oso baten soinu banda bilakatuko zen Daydream Nation lanaren aurrekaria izan zen. Sister-ek kuriositate gisa The Crime punk talde estatubatuarraren Hot Wire My Heart lana gordetzen du. Ezin amaitu ohar hau, diskoa irekitzen duen Schizophrenia doinu bikaina aipatu gabe.
Kafea era Galletak-en 14. saioa 18:00etan hasiko da Gernikako gaztetxean.
Kafea eta Galletakek bidalita