IKUS-ENTZUN

Gaztelaniaz eginda ez dagoen film laburren erakusketa hasiko da bihar Bilbon

Programazioaren barruan, Europako erakusketa zirkuituetan oso ohikoak ez diren Senegal, Bangladesh, Australia, Tunisia edo Finlandia bezalako herrialdeetako 50 film laburren aukeraketa jasotzen da.

Ostegun guztietan, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Abandoko Barrutiko Udaltegiak (Barrainkua kalea, 5), 70-80 minutuko saioetan bildutako 50 film labur (fikziozkoak, animaziozoak eta dokumentalak) eskainiko ditu. Programazioaren barruan, Europako eta Ameriketako ekoizpen katalogo zabala izango da, gure zine aretoetan nekez ikus daitezkeen Senegaletik, Tunisiatik, Zimbabwetik, Bangladeshetik edo Turkiatik etorritako lanez gain.

Aukeratu diren lanen artean azpimarragarria da bihar saioari hasiera emango dion ZINEBI 2009 Sari Nagusia irabazi zuen Wagah laburmetraia dokumentala. Laburmetraiak kontatzen du gauero milaka pertsona elkartzen direla India eta Pakistan artean dagoen muga igarobide bakarraren itxiera ikusteko.

Beste lan azpimarragarri batzuk Dokumentalen saileko Zilarrezko Mikeldi saria lortu zuen The litle was shot (EEBB), eta Fikziozko laburmetraia onenaren Urrezko Mikeldi saria jaso zuen Tulum (Kroazia) lanak dira. Bi lan horiek apirilaren 22an eskainiko dira.

Horrez gain, ZINEBIKLUB programak, oso estilo desberdinetako euskal proposamenak jasotzen dituzten hiru saio programatu ditu
ekainerako. Ekainaren 3an, beste lan batzuekin batera, Fede Merino rgazkilari eta zinegile euskaldunaren DND. 841524 lana ikusi ahal zango da. Ekainaren 10ean Nico Vázquez (MCD rock taldeko kide hia) eta Eva Mateos egile bikoteak egin duen Glokal-Glocal lana esperimentala proiektatuko da, eta azken egunean (ekainaren 17a), Kinoskopik ekoizpen etxe arabarraren Días de El Abanico dokumentala.

MBN Comunicación-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button