BERTSOTAN

Ion Barrocal bertsolariak irabazi du aurtengo Enkarterriko Bertsolari Txapelketa

Zierbenan juntatu ziren Imanol Arrutia, Idoia Anzorandia, Aitor Arrutia, Aingeru Basterretxea, Jokin Castaños eta Ion Barrocal.
Aitor Gorostizaren agindutara, eta Iñaki Aurrekoetxea, Gorka Intxaurbe, Jurgi Fuentes eta Asier Ibaibarriaga epaileekin.

Ion Barrocal izan zen onena eta berak jantzi zuen txapela Koldo Tapiaren eskutik. Tapia euskara arduradun moduan ibili zen Santurtziko Udalean 80ko hamarkadan eta bertso-eskola
sortu zuen herrian. Gerora Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko
idazkari nagusia izan da hainbat urtez.

Ion Barrocal txapeldunak, beraz, zuzenean lortu du Bizkaiko Txapelketarako txartela, eta beste denek gainontzeko eskualdeetako puntuazioaren zain egon beharko dute. Hurrengo hauek dira Bizkaiko Txapelketara sailkatzeko puntu baliagarriak: Jokin Castaños (212,5), Aitor Arrutia (194,5), Idoia Anzorandia (172), Imanol Arrutia (171,5) eta Aingeru Basterretxea (160).

Bizkaiko Txapelketak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button