Euskal Herriko Ikastolak Elkarteak Euskal Herriko Bertsozale Elkartearekin lankidetzan antolatutako Euskal Herriko XXII. Eskolarteko Bertsolari Txapelketa giro ezin hobean iragan zen ekainaren 19an Aguraingo Harresi aretoan.
Goizeko 11:00etan hasi zen. Eguraldi lainotuarekin batera, zazpi herrialdeetako ordezkariak puntual azaldu ziren Aguraingo Harresi aretoko hitzordura.
Gaztetxoen mailan (14 urte artekoak) honakoak izan ziren txapleketan: Peru Abarrategi (Aramaio, 1997), Maddalen Arrausi (Gasteiz, 1997), Txaber Altube (Abadiño, 1998), Aitor Bizkarra (Abadiño, 1996), Maialen Akizu (Urretxu, 1996), Aratz Igartzabal (Gabiria, 1996), Aitor Servier (Azkaine, 1997), Lur Renteria (Baiona, 1996), Jon Irazabal (Ainhiza-Monjolos, 1997), Itxaro Dunate (Aiherra, 1997), Johaiñe Sarraillet ( Lakarri, 1997), Ibai Thornari (Zalgize, 1997), Maddalen Lopez (Lesaka, 1997) eta Mikel Lasarte (Barañain, 1996).
15:30ean, beste saio bat egon zen gazteen mailan (15-18 urte bitartekoak). Lehia horretan hauexek hartu zuten parte: Xabi Igoa (Aramaio, 1992), Ainhoa Comas (Amurrio, 1994), Peio Ormazabal (Arrigorriaga, 1992), Nerea Ibarzabal (Markina, 1994), Amaia Iturriotz (Urretxu, 1993), Mikel Iturriotz (Urretxu, 1995), Maiana Irigoien (Baiona, 1992), Txomin Elosegi (Hazparne, 1992), Mattin Luku (Donibane Garazi, 1992), Bixente Hirigarai (Baigorri, 1992), Ioar Tainta (Lesaka, 1992) eta Amaia Elizagoien (Oronoz-Mugaire, 1994).
Txikien mailan Maialen Akizu urretxuarra izan zen txapeldun eta Aitor Bizkarra abadiñoarra txapeldunorde. Handien mailan Maiana Irigoyen baionarrak eskuratu zuen txapela eta Amaia Iturriotz urretxuarrak, iazko irabazleak, bigarren postua.
Xabier Payak bidalita



