ARTEA

"Miro. Poesia eta argia" erakusketa Kubo-Kutxa aretoan

Mirok bizitza luzea izan zuen (1893-1983) eta horrek iragan mendean sortutako mugimendu ezberdinez elikatzeko aukera eman zion. Surrealismoa, kubismoa, fauvismoa…guzti horietatik gertu egon zen Miro, beti ere estilo propioa landuz. Izan ere, bizitza osoa eman zuen bere berezko estiloaren bila.

Hori dela eta, material eta teknika berriak jorratu zituen Mirok, tartean, tapizak, ehunak, zeramikak eta muralak. Erakusketan artistak sortutako txotxongiloak, olio pinturak edota bere tailerraren argazkiak ikusi ahal dira.

Kubo-Kutxa Aretoaren erakusketa honek Mallorcako Pilar eta Joan Miro Fundazioaren funtsetako lanak aurkezten ditu eta gainera, haurrentzako tailer bi prestatu dituzte: Miro-keriak eta Des-mun-ta-tu.

Berria

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button