Bihartik aurrera eta apirilaren 6ra bitartean talde hauek pasatuko dira aipaturiko lokaletatik: Lakuntza Brothers, Gregario De Luxe, Stay Blues, Acido C, Nevermind Trio, Ornetillos, Donostiako Musika Eskola Big Band, Debako Musika Banda, Citric, Los Wachisneis, Lizana Group, De 2 En Blues Band, Caraband, Jerónimo Martín Sexteto, Frida Pipol eta Dynamic Trio.
Lehen saioan ( bihar, 20:00etan, Victoria Eugenia Club-ean) Lakuntza Brothers taldeak joko du.
Musikeneko, Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegiko, sei ikaslek osatzen dute Lakuntza Brothers. Jorratzen duten musika estiloa hard bopa da, eta berrogeita hamar eta hirurogeiko hamarkadetako jazz musika berpiztea dute helburutzat.
Konponketa batzuez Lakuntza anaiak arduratzen dira, baina, halaber, Horace Silver, Herbie Hancock, Eddie Harris, Freedie Hubbard edo Art Blakey bezalako hard bop musikagile eta konpontzaileak ere omentzen dituzte.
Hurrengo egunean, ordu eta toki berean, Gregario de Luxe izeneko talde nafarrak joko du. 2003ko irailean sortu zen, baina 2005eko maiatza arte ez zuen soul-blues-funkera jauzi egin. Ordutik hona, eta hamabi musikari ez-profesional mugitzea erraza ez den arren, lorpen esanguratsuak erdietsi ditu.
Prensajazz-ek bidalita