Veronica Eguaras, Iruñan jaio zen 1979an. Arte Ederretan lizentziatu zen 2002an Euskal Herriko Unibertsitatean. Ordutik, bere lana garatzen du eskultura, argazki, marrazki eta bideoa erabiliz. Bideoartean du bere espezialitatea, eta animazioa erabiltzen du teknika gisa.
Orain, Bastero Kulturguneak, bere banakako erakusketa bat aurkezten du. Bertan, In-Habiting argazki eta eskultura seriea ikusi ahal izango da, eta baita Inodo bideoa ere.
Lehenengoan, hausnarketa egiten du gorputzak geure garaian duen esanahi eta erabileraz. Emakumezko unibertsoaren azterketa bat da; bere giza errepresentazioa, bere estatusa. Geureganatuak ditugun arau eta tresnak eskaintzen ditu, narrazio zatikatu bat aurkezteko non identitate mugatu, kontrolatu eta manipulatu bat topatzen dugun. Barrurantzako begirada bat da, norberaren mundu pertsonalaren hausnarketa bat.
Aurpegia estali eta bere gorputza lotzen du. Etxe barruan eta lantokian garatzen den anonimotasuna da.
Inodo bideoa, pixilazio teknikaz egina da. Berebiziko bidearen bilaketan oinarritzen da, gisa horretan, protagonistak sentimendu, sentsazio eta egoera ezberdinei aurre egiten die bidaian zehar.
Basterok bidalita