ARTEA

Eduardo Hurtadok propio eginiko erakusketa paratu du Artekon

Eduardo Hurtado (Valladolid, 1986) Bilbo eta Madrilen bizi da, eta Donostiako Artekon jarritako erakusketak egun lantzen ari den lan-ildo guztiak laburbiltzen ditu. Ez du erakusketa-egitasmoa gisa soilik hartzen, ariketa, apunte modukoa osatzen du. Gainbegiratze prozesuan dagoen dokumentua da, lan eremua.

Hurtadoren lanak maskulinitatearen ideia eraikitzen duten egitura fisikoak eta kontzeptualak ditu erreferentzia gisa. Horrela, artistak kirolaren, etnien eta erritual iragaitzen arteko harremanetan murgiltzen da. Horretarako, geometria edo toki baten seinaleztapena zalantzan jartzen ditu. Kolore beltza, eta bere ehundurak eta tonalitateak nagusitzen dira, piezen artean lotura gauzatzeko.

Egitasmoak poster antzeko argitalpena ere badakar, bertan askotariko euskarrietatik harturiko irudi eta marrazkiak bildu ditu, tartean, blogak, artxiboak, eta aldizkariak.

Erakusketa zabalik dago apirilaren 9ra bitartean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button