
Judith Jaureguiren piano bakarlariak, Ainara Ortega eta Iñaki Salvadoren jazzak, Leioa Kantika Koralaren abesbatzarako musika garaikideak eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoko musikariek osatutako taldeek emango dituzten ganbera-kontzertuek, osatzen dute Miramongo Matinéeak zikloaren 2017/2018 denboraldia.
Miramongo Matinéen 2017/2018 denboraldia irailaren 30ean abiatuko da, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitzan. Bertan arituko diren interpreteen artean, aipagarriak dira ibilbide nabarmena egina duen Judith Jauregui donostiar pianista. Zikloan X izeneko bere azken diskoko lanak aurkeztuko ditu. Eta, halaber, Ainara Ortega eta Iñaki Salvador bikotea, eta Leioa Kantika Korala haurren abesbatza bizkaitarra, hilaren 30ean, egile euskaldunen zein Rautavaara bezalako abesbatza-musikako klasikoen lanek osatutako errepertorio garaikidea hizpide hartuta, denboraldia irekiko duena.
Bestelako hitzorduak honakoak izango dira: Euskadiko Orkestra Sinfonikoko musikariek Stravinskiren Soldadu baten istorioa joko dute; Mozarten lan baten transkripzioaren estreinaldia egingo da; eta haize- zein hari-talde txikiek Joaquín Turina eta Johannes Brahms edo Philipp Glass eta Dmitri Xostakovitx konpositoreen lanak joko dituzte, eta abar.
Kontzertuak larunbatetan izango dira, goizeko 11:00etan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Miramongo egoitzan.
Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren webgunean duzue informazio gehiago.



