
Maiatzaren 4tik 11ra bitarteko astean Bilbo zine fantastikoaren hiriburu bilakatuko da berriro ere, FANT-en XVIII. edizioaren harira.
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak lehiaketan parte hartuko duten filmak aurkezteko epea ireki du, eta aurtengo edizioan, jaialdiko epaimahaiaren eta ikusleen arabera hoberenak izan diren film laburrei ematen zaizkien bi sariei, Euskal Laburmetraia Hoberenaren Saria gehituko zaie. Saria 2.000 eurokoa izango da.
Film laburren alorreko hiru sari horiek, Kultura eta Hezkuntza Sailak bertako zine ekoizpenari eta egile berrien lanari laguntzeko asmoz hasitako ildoa indartu nahi dute, izan ere egile berriak baitira Zinemaldi Fantastikoaren nortasunaren ezaugarrietako bat.
FANTen hurrengo edizioan lehiaketan parte hartuko duten filmak aurkezteko epea martxoaren 31n amaituko da.
Informazioa, inskripzioa eta oinarriak helbide honetan dituzue.



