BESTELAKOAK

Josu Bergarak “Txokolatea eta Bizkotxoak” saioan joko du

Ea herriko Josu Bergara musikariak kontzertua egingo du azaroaren 13an, Bilboko Modesto tabernan, 19:30ean. Emanaldia Txokolatea eta Bizkotxoak izeneko ekimenaren baitan dago.

Bergarak, Katiuska gorriak laneko kantuak aurkeztuko ditu, besteak beste. Musikari bizkaitarrak argitaratutako hirugarren lana da, 2012koa da, eta, horretarako, Taupaka elkartearen laguntza izan zuen.

Txokolatea eta Bizkotxoak ekimenaren bigarren denboraldia iragan hilean hasi zen Iratxe Fresneda; kazetari, ikerlari, irakasle eta zine aditu eta kritikariaren saioarekin. Iaz, halaber, gonbidatu sorta garrantzitsua izan zuen ekimenak: Harkaitz Cano, Hedoi Etxarte, Irati Jimenez, Ixi Garcia Urbieta, Igor de la Quadra, Mikel Elortza, Arrutiko Intxaurrak, Izaki Gardenak…

Bilboko Alde Zaharreko Modesto tabernara hurbildu zen orok eskertu zuen, oso harrera ona izan du ahaleginak, eta 500 bat lagun pasatu dira aurreko denboraldiko ekitaldietatik.

Dagoeneko badituzte zenbait hitzordu lotuta. Lehenengoa Iratxe Fresneda; kazetari, ikerlari, irakasle eta zine aditu eta kritikaria etorriko zaie, zinearen gainean berbetan. Beste hitzordu batzuk ere badituzte lotuta… Beñat Sarasola idazlea, Koldo Almandoz zinegile eta kazetaria, Xabier Erkizia musikari eta kritikoa.

Bigarren edizio honek ere eskaintza zabala izango du. Honen berri, orain arte egin duten bezala, emailez, Twitter eta facebook eta batez ere blogaren bidez emango dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button