IKUS-ENTZUN

Bidasoako XIII. Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa

Azaroaren 25etik 30a bitarte, Bidasoako XIII. Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa egingo da Irunen. Jaialdiaren xedea da, “jendeari arkeologia ezagutzera ematea da arkeologoek egindako lanen ondorioz prestatu diren ikus-entzunezko lanen bidez eta lan horien sustapena eta dibulgazioa ziurtatuz”. Pelikulak jatorrizko bertsioan proiektatuko dira. Sarrera doakoa da.

Egitarauari dagokionez, astelehenean, azaroak 25, hasiko da zine-jaialdia. Hala, 19:00etan inaugurazio-ekitaldia izango da, eta gero, Elhuyar Fundazioak ekoitzi eta Bego Zubiak zuzendutako Viaje a la Prehistoria lana proiektatuko da.

20:00etan, Axel Clévenot zuzendari frantziarraren Tras las huellas de los primeros provenzales filma aurkeztuko da, eta 20:50ean, Carlos Sanz Mínguez zinegile espainiarraren El vino y el banquete en la Ribera del Duero durante la Protohistoria. 21:20ean, halaber, Suhar Arkeologia ekoizpen etxeak egindako Murumendi, de la Edad del Hierro a la Antigüedad filma ikusi ahalko da, eta 21:10ean, Pascua Irla ardatz duen Philippe Axell zuzendariaren El prehistoriador de la Isla de Pascua.

Hori guztia asteleheneko egitarauari dagokionez; programazio osoaren xehetasunak: ficab.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button