ARTEA

“Lagun askeak” erakusketa Beran

Berako Kultur Etxean, Lagun askeak izeneko erakusketa inauguratuko da bihar bertan. Maiatzaren 4ra arte ikusi ahalko da.

Txo! Kolektiboak antolatzen du erakusketa hau. Elkarte hau 1989. urtean sortu zen Legazpin Carlos Ausserladscheider eta Gorka Salmeronek arlo ezberdinetan ikertzeko asmoz: diseinu grafikoa, publizitatea, pintura, argakigintza, serigrafia, eskultura eta musika.
1990. urtean TXO C.B. enpresa sortu zuten Urola Garaiko Lanbide Hastapenetan inprenta klaseak emateko. Urte horretan kolektiboak Txorradak bere lehen erakusketa antolatu zuen Legazpiko kultur etxean.

Hasiera honetatik honat hainbat erakusketa egin izan dituzte: Txollos, OtxO, InTxo!mision, Atxoak, Txoberri, Pincelhadas, Txokos…, eta kolektiboaren lagun kopurua ere handitzen joan da Beran, horrexegatik, erakusketak Lagun askeak du izenburu.

Bertan parte hartzen duten artistak honakoak dira: Jose Mari Apezetxea, Sofia Arostegui, Carlos Ausserladscheider, Lorentxa Beyrie, Xabier Celestino, Genma Duran, Gonzalo Etxebarria, Peio Goello, Olatz Goiburu, Oihana Insausti, Eva Irazoki, Patxi Laskarai, Ricardo Pascual, Jose Luis Elexpe, Oaia Peruarena, Inma Rodriguez, Aitor Ruiz de Eguino, Alain Sistiaga, Tomas Sobrino, Begoña Urruty eta Iker Valle.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button