
Euskadiko Filmategiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak euskal zinemagintzaren gaineko kongresua ondu dute, uztailaren 2tik 4ra arte, Donostian, UPV/EHUko Uda Ikastaroen baitan.
Ekimenaren xedea da euskal zinemagintzako hiru belaunaldiak jorratzea. Euskadiko Filmategiaren webgunean jasotzen denez, “euskal zinemagileen hiru belaunaldi, gutxienez, ari dira lanean gaur egun. Horregatik, badirudi une egokia dela haiekin beren ibilbideaz hausnartzeko, eta generikoago eta esparru akademiko batean”
Horretarako gure zinemagintzako hainbat esparru izango dituzte hizpide: “historia, haren izaerari buruzko eztabaidak, industria, nortasun nazionala, euskara, generoari buruzko gaiak, mugaz gaindiko gaiak, azken urteetako Kimuak programaren garrantzia, abangoardiak eta abar”.
Egitarauaren harira, oparoa eta askotarikoa dela nabarmendu behar da, eta partaideen zerrenda ere horrelakoa da: Victor Erice, Juanma Bajo Ulloa, Asier Altuna, Daniel Calparsoro, Julio Medem, Helena Taberna eta Enrique Urbizu; Koldo Almandoz, Borja Cobeaga…
Kongresuan parte hartu nahi duenak izena eman beharko du Euskadiko Filmategiaren webgunean, maiatzaren 31 baino lehen.