ARTEA

Sua, helmugan

Lehior Bilbao (1983) artista donostiarrak Fuego en la línea de meta izenburuko erakusketa paratu du Donostiako Egia auzoko kultur etxean; erakusketa muntaiaren inguruan ardazten da, eta ekainaren 18ra arte dago zabalik.

Erakusketaren xedea jardun artistikoa da, proiektua bera, alegia, eta ez amaierako emaitza. Donostiarraren hitzetan, “bidea ez da garrantzitsuena, kontua da bide bilakatzen dela, ez dagoela xederik, ezta helmugarik, ezta ondoriorik ere”.

“Nire ustez, erakusketa guztiak intentsitate metaketa bat dira, bai eta jardun artistikoaren egunerokoan gertatzen eta forma hartzen ari den zerbait gauzatzea ere”, gaineratu du.

Hortaz, Leihorren xedea ez da objektuak aretora eramatea, eta ahalik eta ondoen jartzea, baizik ere objektu, irudi eta testu horiek dar-dar ipintzea. Elementu horiek behartu nahi ditu, berriro malgu bihurtu arte.

Bestalde, Lehior Crazy Palmera dj bezala ere aritzen da, bai eta pintura abstraktuan ere, eta Cuencan ikasi zueneko garaian, Ediciones Puré argitaletxearekin liburutxo bat argitaratu zuen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button