IKUS-ENTZUN

“L’Apollonide” filma proiektatuko du FAS zineklubak

FAS zineklubeko kide Santi Pascualek L’Apollonide, Souvenirs de la maison close (Bertrand Bonello, Frantzia, 2011) filma aurkeztuko du, gaur, ekainak 17, Bilboko El Carmen aretoan, 19:45ean.

Filmean, bezero batek Parisko putetxe bateko behargin bat zaurituko du; zauri horrek irribarre tragiko bat irudikatuko dio aurpegian burdeleko langile gazteari. Bada, “emakume irribarretsu” horren inguruan ardaztuko dira putetxeko beste emakume gazteen bizitza, lehia, beldur, gozamen eta sufrimenduak. Emakumeok burdelean sartuta bizi dira, eta ez dute inolako harremanik kanpoko munduarekin.

FASen arabera, filma ikustea gozamen hutsa da; izan ere, ikuslearen pertzepzioa piztuko du, giza gorputzaren zentzu guztien bidez. Hala, irudi bakoitzaren atzean, humanitatezko osagai sakon eta beldurgarria dago. Garai baten argazki zoragarria da, eta behaketa sozialeko ariketa argia eta sarkorra.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button