
Asteburu honetan BBK Live jaialdi erraldoia egingo da Kobetamendin; bertan, milaka lagun bilduko dira Black Keys, Prodigy, Belako eta bestelakoan doinuez gozatzeko.
Halere, Bilboko erdigunean geldituko direnek ere izango dute musika entzuteko parada, izan ere, jaialdiaren antolatzaileek zenbait emanaldi berezi ondu ditu, Kobetamendira igo nahi ez dutenentzat.
Bada, gaur bertan, uztailak 10, kontzertu sorpresa bat izango da, 13:00etan, Kale Nagusiko 19-21 zenbakien parean.
Bihar, uztailak 11, beste bi emanaldi izango dira: 13:00etan, Grises taldeak joko du Arriaga Antzokiko plazan, eta ordubete geroago, Bigott musikaria Albia lorategien inguruetan arituko da. Toki berean, baina larunbatean, 11:00etan, Rock ‘n’ Kids banda izango da, eta 13:00etan, berriz, Novedades Carminha taldea Arriaga Antzokiko plazan.
Informazio gehiago: bilbaobbklive.com.