ARTEA

“Gudu-zelaiaren hedapena” erakusketa Montehermoson

UPV/EHUko Arte Ederretako gradu eta graduondoko ikasleei egindako deialditik sorturiko Gudu-zelaiaren hedapena erakusketa kolektiborako hautatutako lanek, lurralde batzuetako –lurralde geografiko, politiko, ekonomiko, historiko edo pertsonaletako– barne tentsio desberdinekin egiten dute borroka.

Ainhoa Akutain, Mikel Calleja, Leticia Gaspar, Amaia Molinet, Ianire Sagasti eta Camilo Torres artisten lanok ikusgai izango dira uztailaren 17tik  irailaren 28ra bitartean. Hautatutako artistak belaunaldi desberdinetakoak dira, eta haien ibilbideak ere desberdinak dira.

Erakusketa honetan gatazka eta negoziazioaren inguruko hausnarketak proposatzen dituzte artistok bestelako gai batzuekin: “mugaren izaera irekia, modernitate akigarriaren hondarrak, arkeologiaren alde fantasmagorikoa, boterearen lilurak paisaiaren gainean edota eremu intimoko borroka etengabea”.

Beste aldetik, Gudu-zelaiaren hedapena izenburua elkarrekin lan egiteko gunea zabaltzeko proposamena ere bada.

Proeiktua Gasteizko Udalaren eta unibertsitatearen arteko elkarlanaren emaitza izan da, eta “zubiak eraiki nahi ditu kultura- eta hezkuntza-arloko instituzioekin, ikasleen lanak agerian jartzeko”.

 

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button