ARTEA

“Juxe” argazkilariaren irudi rock zaleak, Errenterian

 

J.A. Areta Goñi Juxe argazkilariak Keep on Klik Han. Underground rock photo exhibition izenburuko erakusketa inauguratuko du ostiralean, azaroak 7, Errenteriako Black Irudi Faktorian. Ekitaldian, gainera, Mobydick musikari bizkaitarrak joko du.

Juxe argazkilari aski ezaguna da rock underground-eko kontzertuetara hurbiltzen diren zaleentzat, izan ere, urteak daramatza agertokietan munduko makina bat rock-banda kliskatzen. Erakusketan, hain zuzen ere, 20 urteko ibilbidea bildu du: ehun argazkitik gora, gehienak zuri eta beltzean, askotariko pelikula eta paper-argazkiak erabilita, neurri desberdinetakoak eta eszenatokietako izerdi, intentsitate eta energia guztia erakusten dutenak.

Erakusketaren harira, ondokoa idatzi du Iker Barandiaran kazetari arrasatearrak: “Dokumentu grafiko zabala da. Izan ere, ehunka argazkitik gora ditu, rock & rollaren munduan diharduten euskal herri, estatuko nahiz nazioarteko underground taldeei ateratakoak. Argazki horiek guztiak eszenatoki aurrean, entsegu-lokaletan, backstage-an, kalean edo gutxien espero dugun edozein toki berezitan eginak daude, beti ere behar den une egokia bilatuz, hain zuzen ere. Are gehiago, hainbat talderekin biran egindako erretratuak ere ikus daitezke, lan osatu eta aberatsagoa lortze aldera”.

Barandiaranen aburuz, Juxe-ren argazkiak jarrerarekin egindako lanak dira. 

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button