BERTSOTAN

Gabonetan bertso-barnetegia gazteenentzat

Arabako Bertsozale Elkarteak eta Aguraingo Kuadrillak, Altsasun, Lautada eta Mendialdeko haurrekin, bertso-barnetegia antolatu dute abenduaren 26tik 28ra bitartean, Altsasun.

Ekimenean parte hartuko duten umeek bertsolaritzarekin harreman zuzena izango dute egun horietan. Hala, bertso-afariak egingo dira, eta haurrek aukera izango dute haien erreferente direnekin jolasteko, hitz egiteko eta bertsotan jarduteko.
Kantagintza da zutabe garrantzitsuetako bat. Jolasaren bitartez lantzen da eta txanda bakoitzean kantuak sortzen dituzte, guztien artean barnetegiko diskoa osatuz.

Honetaz landa, bertsolaritzaren lehen puntuak, kantuak, eta bertso sortak egiten hasi egingo dira neska-mutil kozkorrak. Bertsolaritzaz gozatzeko  eta euskaraz bizitzeko aukera paregabea izango da asteburu honetakoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button