Mikel Ayllon arabarrak Ez tiro egin anbulantziei eleberria plazaratu du Elkar argitaletxearen eskutik.
Argitaletxeak helarazi digun oharrean irakur daitezke lanaren nondik norakoak: “Kartzelan azaldu da bat-batean Gerard, zergatik ez dakiela. Sartu duten mundu krudel hori ulertu ezinik emango ditu egunak, banaka desagertzen hasiko diren kidez inguraturik: Fred, Karim, Telmo, Montag… Guztien arteko lokarria eta egoera ulertzeko giltza dirudi Sylviek, Gerardek arestian ezagututako emakume misteriotsuak. Nor dira mundu zaharra lurperatu nahi luketen horiek? Mundu berria jaio ezinik dabilen argi-ilun honetan, ez ote da munstroz beteko ingurua? ”
“Eleberri ausart bezain aberatsa gauzatu du Mikel Ayllonek Igartza sariaren laguntzaz”, gaineratu dute argitaletxeko kideek.
Informazio osagarria, bideoa eta guzti, hemen begiratu ahal duzue.