ARTEA

“Artea Durangaldean Gaur” erakusketa

Durangoko Arte eta Historia Museoak Artea Durangaldean Gaur izeneko erakusketa inauguratuko du bihar, abenduaren 5ean, arratsaldeko 19:00etan.

Erakusketa hau Mikel Onandia Garate artearen historialariak Astarloa Kulturgintza Sorkuntza Beka 2012-13 diru-laguntzarekin gauzatu duen Artea Durangaldean Gaur katalogoa ontzeko lanaren fruitu da.

Bertan erakusketan biltzen diren hainbat artistaren obren hautaketa bat erakutsiko da Mikel Onandiaren komisariotza lanaren ostean.
Ismael Iglesias, Victor Arrizabalaga, Imanol Larrinaga, Norber Hernandez, Damaris Pan, Karlos Martinez B, Claudio Lorenzo, Jaime Vicario, Esperanza Zabala, Txelu Angoitia, Jesus Mari Arruabarrena, Segun Lazkano, Elena Solatxi, Jon Roman, Safet Bijelic, Fernando de Vicente, Peru Magdalena eta Gotzon Garaizabalen azken lanak izango dira erakusgai.

Erakusketa abenduaren 5etik eta urtarrilaren 6ra bitartean egongo da zabalik Durangoko Arte eta Historia Museoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu