ESZENA

Egunotan abiatuko da Nafarroako Kultur programa

Kultur programazioaren 31. edizioa 42 herritara iritsiko da ekainaren 19tik irailaren 20ra bitartean.

Ekimenak Nafarroako 42 herri kurrituko ditu sorkuntza kulturalak eskaintzeko udako asteburu guztietan, ekainaren 19tik irailaren 20ra bitartean.
Denetarik izango da: musika herrikoiaren 11 kontzertu, jazzeko 5 kontzertu, egile-musikako 4 kontzertu, musika elektronikoko 2 kontzertu, folklore garaikideko 8 kontzertu, musika tradizionaleko 4 kontzertu, flamenkoko 2 kontzertu eta rockeko 2 kontzertu. Arte eszenikoei dagokienez, dantza garaikideko 2 ikuskizun, kale-antzerki edo zirku-antzerkiko 2 ikuskizun eta dantza tradizionaleko emanaldi bat izango dira.

Diogun moduan, programa ekainaren 19an hasiko da bi kontzerturekin: Sara Zozayaren emanaldia, Tafallan, eta Crossover Ensemble taldearen El legado de Frank Sinatra en la música de Claude Bolling jazz proposamena Fiteron.
Ekaineko emanaldiak honako hauek izango dira: Hot Mess taldearen kontzertua Martzillan (ekainak 20); Zirika Zirkusen emanaldia Oroz-Betelun (ekainak 21); Los Flamingos taldearen kontzertua San Adrianen (ekainak 26); Circus Band taldearen emanaldia Lerinen (ekainak 27); eta Estela Juliaren proposamenak Murillo el Fruton (ekainak 28)

Aurtengo programa herri txikietara ere helduko da, adibidez, Orotz-Betelu, Aberin / Muniain, Abaurregaina, Abartzuza, Puiu, Garde, Barbarin, Xabier eta Olague.

Programaren xehetasun guztiak esteka honetan dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button