
Euskal Herriko Argazkilari Taldeen Elkarteak antolatzen duen Argizaiola Sariari dagokion erakusketa Bizkaiko Batzar Nagusien Bilboko egoitzako erakusketa aretoan izango da ikusgai urrian zehar. Argizaiola Sariaren 46. edizioko 30 argazki erakutsiko dira bertan.
Aurtengo edizioan 31 argazkilarik hartu dute parte, eta gai eta teknika askotariko 183 argazki aurkeztu dituzte. Aurtengo saria Jose Ángel Amuchastegiri eman diote, eta bi accesit ere banatu dituzte: Vladimiro García Villaverderi eta José Agustin Guruchagari.
Erakusketak egile hauen argazkiak batu ditu: Ainhoa Martiarena, Aitor Arana, Alexander Molano, Andrés Indurain, Asier Castro, Borja Yuste, Carlos Romero, Eneko Ibarguengoitia, Gorka Artetxe, Idoia Eletxigerra, Iker Pardo, Iñigo Peñagarikano, Javier Elola, Javier Ortiz, Joel Iglesias, Jokin Izar, José Agustín Gurruchaga, José Ángel Amuchastegui, José María Arrigain, José Miguel Romero, José Venegas, Maddalen Serras, Maribel Garcia, Miguel Becerra, Miguel Cavero, Oskar Gaskon, Oskar Manso, Pedro Ajuriaguerra, Rubén Cáceres eta Vladimiro García.



