ESZENA

“Plazarik plaza” programa Basurtuko kaleetan

Bilboko Udalak “Plazarik Plaza” programa abian jarri du aurten ere, irailaren 25etik, osteguna, 27ra arte, larunbata.

Hirian folklorea sustatzea du helburu ekimen honek eta kalejirak, dantza-alardeak eta bestelako jarduerak eramango ditu Basurtuko kaleetara, herritarrek doan goza ditzaten. “Plazarik Plaza” Beti Jai Alai Dantza Taldearekin elkarlanean antolatu da. Talde hau Basurtu auzoko herri sentimendutik sortu zen eta, sortu zenetik, Euskal Herriko dantza, ohitura eta errituak ikertu, ikasi, zaindu eta zabaltzeko konpromisoa hartu du.

Ostegunean “Oinak Astinduz” Bilboko Txistulari Banda ibiliko da auzoko kaleak doinuz betetzen eta, ostiralean, Meñakoz Dantza Taldeak “Suak su: sorginen irrintzia” ikuskizuna eskainiko du Sabino Arana plazan. Larunbaterako kalejira musikatuak eta dantza ikuskizunak daude programatuta Grupo Folclórico Rosa del Azafrán (Toledo) eta Beti Jai Alai Dantza Taldearen eskutik.

Programa osoa eta ordutegiak ikusteko deskargatu hemen eskuorria.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button