ESZENA

Errekaldeko Umorezko Antzerki Erakusketaren azken saioak

Bilboko Udalak abian jarritako Errekaldeko Umorezko Antzerki Erakusketaren XIII. edizioa amaitzear da, eta azken bi saioak datozen egunotan egingo dira. Ekimena martxoaren 7tik 28ra bitartean egiten ari da.

Aurtengo edizioan Euskal Herriko hiru konpainiak (Legaleon-T & Monstrenko; Las Katastrofen eta Anodino Teatroa) eta Madrilgo batek (Joan Estrader) hartu dute parte.
Aste honetan, 21ean, Joan Estrader konpainiak Sal egingo du. Joan Estrader-ek, hitz-jokoz eta irudiz betetako sorkuntza-unibertso bereziaren bidez, Giorgio Gaber kantautore italiarraren eta Gonçalo Tavares idazle portugaldarraren abesti batzuetan inspiratutako ikuskizuna egingo du. Lanak hitzarekin jolasten du, egunerokoarekin eta zentzugabearekin. Ikusten, idazten eta entzuten dugun guztia beste gauza bat dela hausnartzera gonbidatzen du.

Datorren astean,  28an, Anodino Teatroak Obsoletus lana erakutsiko du. “Gaur egungo gizartean, ba al du zentzurik borrokak, ala zaharkituta geratu da? Agian aldarrikapenak egitea zaharkituta geratu da?”

Programazioaren gaineko xehetasun guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Show More

Related Articles

Back to top button