
Deustualdeko Klown Jaialdia Deustuko eta San Ignazio-Ibarrekolandako udaltegietan egingo da otsailaren 9tik martxoaren 3ra, ostegunetan eta ostiraletan. Programa honen helburua da clown diziplina mota guztietako publikoengana hurbiltzea eta balioa ematea.
Jaialdiak clowna, pailazoen artea, adin guztietako pertsonei hurbiltzea du helburu. Euskadin tradizio handia duen diziplina da, izan ere, “konpainia askok egiten dute beren lan eszenikoa umorea egiteko modu horretan, eta hori ez da soilik haurren kontua, baizik eta barreak oso modu interesgarri, sakon eta konplexuan hurbiltzen dizkie gazteei eta adin handiagoko publikoari”.
Aurten, zortzi ikusgarri programatu dira, lau euskal konpainiaren eskutik. Eta gaur, otsailak 9, 19:00etan, lehena zita izango da Malaje Solo taldearen Cave Canem? lanarekin. Ikuskizunak animalien unibertsoa omendu nahi du. Malaje Solo umorearen bi maisu dira, ikusleak poltsikoan sartzeko gaitasunarekin jarraitzen dutenak. Umore absurduaren eta keinuen erreferentzia bihurtu dira.
Bihar, otsailak 10, 18:00etan, Zirika Zirkus taldeak, Berrerabizi pieza egingo du, euskaraz.
Deustualdeko Klown Jaialdian parte hartuko duten beste talde batzuk honako hauek dituzue: Cía María Andrés, Bapatean Zirko, Kancaneo Teatro, Ganso & Cía, eta Trokolo Teatro.
Deustualdeko Klown Jaialdiaren gaineko xehetasun guztiak.