ARTEA

Javier Urquijo artistaren “Abstrakzio poetikoa” erakusketa, Durangon

Javier Urquijo artistaren Abstrakzio poetikoa erakusketa Durangoko Arte eta Historia museoan izango da ikusgai maiatzera bitartean. Javier Urquijo eszenografo, idazle, diseinatzaile grafiko eta margolari bizkaitarra izan zen. Bilbon jaio zen 1939an, eta 2003ko urriaren 8an hil.

1962tik 1966ra Estudio, Teu-Deusto, Teatro Experimental, Estudio Ursulinas de la Galería Illescas eta Nuevo Teatro Popular antzerki-taldeentzat eszenografo gisa lan egin zuen, Federico García Lorca, Casona, Ionesco, O’Neil, Unamuno, Labordeta, Arrabal eta beste antzerki-idazle ospetsu batzuen lanen dekoratuak eginez. Bizkaia balleterako eta ABAO Bilbao Opera talderako dekoratuak ere muntatu zituen. Bi alderdietan arrakasta nabarmena lortu zuen. 1966an sortu zenetik, Akelarre antzerki taldeko kide izan zen.

60ko hamarkadatik aurrera, margolari gisan bere ibilbideari ekin zion. Arte Aktuala eta Abstrakzio Berria bezalako talde berritzaileen sortzailea (1969), bere lehen etapetan pintura konstruktibista garatu zuen.
Lehiaketa eta erakusketa kolektibo eta indibidualetan parte hartu du hainbat lekutan, hala nola Bilbon, Gasteizen, Donostian, Barakaldon, Eibarren, Laudion, Bartzelonan, Avilesen edo Gironan. Bere obrak dituzte Bilboko eta Gasteizko Arte Ederretako museoak, Granadako Alhambrakoak, Florentziakoak eta Plasentziakoak.
Poeta, artikulugile eta kritikari gisa, La Voz de Vizcaya, Ediciones Libropueblo, Kurpil, Bilbao eta El Mundo del País Vasco argitalpenetan kolaboratu du.

Durangon ikusgai dagoen Abstrakzio poetikoa erakusketan bere ibilbide artistikoan egindako lanak biltzen dira. Formatu handiko eta txikiko pinturak eta eskulturak. Guztira 50 obra biltzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button