
Gasteizko Artium zentroak 15 urte beteko ditu apirilean. Urteurren horren harira, jarduera eta erakusketez osatutako egitarau oparoa ondu du. Hasteko, larunbatean bertan, hainbat ekitaldi izango dira bisitariek goza ditzaten.
Hala, larunbatean, 11:30ean, Cesar San Millanek egindako Museoaren adiskideen argazkien instalazioa aurkeztuko dute. Iluntzean, 20:00etan, kontzertua izango da: Luma eta Roto. “Luma da donostiar bikotearen izena, bi urte daramate elkarrekin jotzen eta beren rock boteretsu eta zikinarekin itzuliko zaizkigu, bateria eta gitarra joz. Roto musika bilakatu den kontzeptu bat, sentimendu bat, sentipen bat da”.
Egitaraua apirilaren 26ra arte zabalduko da, eta hauexek izango dira bertan bildutako jarduera interesgarri batzuk: apirilaren 7an, Liliana Porter. Elkarrizketak eta desobeditzeak erakusketaren inaugurazioa; 12an, Juan Perez Agirregoikoaren Uztailak 38 – Urriak 37 erakusketaren aurkezpena; 13an, Familientzako gunea eta Marrazki hedatua lantegia; 20an, Liburuen Nazioarteko Eguna ospatuko dute; eta, azkenik, 26an, Artea eta (artearen) Sistema Artium Bilduman erakusketa irekiko da.
Xehetasun gehiago, hemen.