ARTEA

Boney Field blues musikari estatubatuarra Euskal Herrian izango da datorren asteburuan

Boney Fields tronpetari estatubatuarrak funk eta jazz moldeko hainbat taldetan jo du. Funkaren aldetik James Brown and the JB's, Earth Wind & Fire eta Bootsy Collins artistek izan dute harengan eraginik handiena, eta Jazzaren esparruan Louis Armstrong, Miles Davis eta Clifford Brownek.

1985ean The James Cotton Blues Band taldean jotzen hasi zen, haize atala gidatzen. Bestalde, nazioarteko birak egin ditu artista handiekin batean, tartean, Buddy Guy, Junior Wells, AC Reed, Eddie Clearwater, Valerie eta beste batzuekin. Egun Parisen bizi da, The Bones' Project musika proiektua zuzentzen.

Adi, Fields bezalako artista bat agertokian azalduta bermatuta dago ikuskizuna. Hala, hilaren 15ean Hondarribiko Karpan izango da 20:00etan, eta biharamunean Ermuko Lobiano kultur etxean ordu berean.

 

Bestalde, Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak ohar bidez jakinarazi duenez, bihar Los Reyes del KO, blues, soul eta funk estiloak uztartzen dituen talde espainiarrak bira bukatuko du Elgetako Espaloia kafe antzokian 22:30ean. Haiekin batera Petti nafarra izango da.

Gaztelupeko Hotsakek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button