
Relatos Reunidos izenburupean antolatu da Arabako Argazkilaritza Elkartean bideo-sorkuntza ikastaroa, abiapuntu pertsonaletik ikasleak zinematografiaren erreminta oinarrizkoak zeintzuk diren ikas ditzan. Urriaren 7tik 17ra bitartean luzatuko da eta hiru saiotan garatuko da.
Tailerretan grabazioa eta zuzendaritza landuko dira, eta hortik sorturiko filmak pantailaratuko dira promozio gisan. Hortaz, gazte sortzaileei begira sortu da tailer hau, batez ere irudiarekin interesa dutenei, zinematografian eta sormen prozesuan bereziki interesatuak daudenei.
Tailerra, Arabako Argazkilaritza Elkarteko aretoetan egingo da, eta irakasleak Manuel Palma (Kadiz, 1986) eta Jon Gorospe (Vitoria, 1986) esperientziadunak izango dira.
Informazio guztiak Arabako Argazkilaritza Elkartean duzue.