
Otsailaren 6tik 12ra Bilbon, eta 13tik 24ra Donostia, Durango, Errenteria, Galdakao, Getxo, Leioa, Sestao eta Sopelan (Zinegoak Hedapena) Bilboko Gay-lesbo-trans 9. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia egingo da.
Hala, gaur, astelehena, Zinegoak 2012ko (Bilboko gay-lesbo-trans 9. Nazioarteko Zine eta Arte Eszenikoen Jaialdia) Hasiera Ekitaldia ospatuko da Bilboko Arriaga Antzokian 20:00etan. Ekitaldian zehar aurtengo Ohorezko Saria emango zaio Agustí Villaronga, zinema zuzendariari eta han egongo da saria jasotzeko.
Hasiera Ekitaldian honako gonbidatuak ere egongo dira: Iñigo Lamarca (Ararteko), Miguel Angel Gonzalez (Inmigrazioa eta Aniztasunaren kudeaketaren zuzendaria, Eusko Jaurlaritzako Enplegu Gizarte Gaietako saila), Xabier Legarreta (Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasun Sailaren zuzendaria), Miren Josune Aristondo (Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren zuzendaria), Ibone Bengoetxea (Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren zinegotzia) eta Josu Bergara (Sestaoko Alkatea).
Aurtengo jaialdian 63 lan ikusiko dira, bost kontinenteetako 21 herrialde ezberdinetakoak etorrita, hain zuzen. Hauen guztien artean,euskarazko lanak ere topatuko ditugu: Miriam Ortegaren Mikel eta (lehiaketatik kanpo) eta Roberto Castonen Errudun sentitzen naiz fikziozko lana. Horiez gain, estatu mailan 15estreinaldi izango dira eta Euskal Herri mailan 26estreinaldi. Antzerki lanak, film labur eta luzeak, dokumentalak eta musikak ere ez du hutsik egingo hitzordu honetan.
Emanaldiak Golem Alhondiga zinematan eta Bilborock aretoan izango dira, berriro ere Arriaga Antzokian izango da hasiera ekitaldia, FNAC dendan aurreko urteetan irabazle izandako laburmetraiak eta dokumentalak jarriko dira, eta San Francisco kaleko ExpoGelan.
Beste aldetik, Bilgune espazio berria sortu da komunikazio estuagoa eta dinamikoagoa izateko zuzendari, produktore, eta aktoreekin. Jaialdira etorriko diren gonbidatu nabarmenen zerrendan Agustí Villaronga (Ohorezko Saria), Antonio Naharro (Hombre a Hombre), Carla Antonelli (Sari Solidarioa), Gulya Sultanova, John Badalu eta abar.
Luze joko luke dena esatea, beraz, den-dena jakin nahi baduzue Zinegoakeko webgunera jo.



