ESZENA

Kukairen “Oskara” eta “Oskara Plazara”, Gernikan eta Berrizen

XIII. Dantza Zirkuitua Gernikara eta Berrizera iritsiko da Kukairen Oskara eta Oskara Plazara proiektuekin. Koreografiak euskal kulturari lotutako pasadizo eta mito batzuk lantzen ditu, sortu zirenetik gaur egunera.

Kukai Dantza konpainia Gernikan eta Berrizen izango da asteburuan. Oskara lana azaroaren 10ean, ostiralean, Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian eskainiko du, eta azaroaren 11n, larunbatean, Berrizko Kultur Etxean Oskara Plazara. Bi koreografiak XIII. Dantza Zirkuituaren programazioaren barruan daude.

Taldearen esanetan, “Oskara instalazio moduko lan bat da, zeinak euskal kulturaren eta mitoen hainbat ataletatik igarotzen den, bere jatorritik aro garaikidera, eta indar bikoitz eta harriduraz beteriko sinbolo eta ikonografien ibilbide plastiko zein emozionala marrazten duten. Modu absolutuenean, bere baitan giza esperientziaren historia gordetzen du. Kodigo dramatikoa abstrakzio sakona duen lengoai batean artikulatutako ikuskizun baterantz doa. Soilik konposizioen ordenak eman ahalko dio zentzu sentsorial bat”.

Oskara Plazara proiektuan Pablo Iraburuk eta Iñaki Alforjak (Arena Comunicación Audiovisual-ek) egindako dokumentala topatuko dugu. Hitzordu horretan,  hiru dantzarik Oskara ikuskizuneko zati batzuk interpretatuko dituzte eta dokumentala proiektatuko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button