ARTEA

“Emakumea. Denok gara horietako bat”

Francisco Magallón erreportari grafikoaren argazki-erakusketa paratu dute Donostiako Aiete Kultur Etxean. Bertan emakumea da protagonista, indarkeriaren biktima eta gatazken konponbide bakezalerako eta berreraikuntzarako giltzarri dena. Atzo, martxoak 4, inauguratu zen, eta apirilaren 27ra bitartean luzatuko da.

Antropologiako Museo Nazionalak, ACNUR-en lankidetzarekin eta NBErekin batera sorturiko proiektua da, eta bertan, bizitzaren arazoei aurre egiten dieten emakumeen aurpegierak erakusten dira. Liskarretan eta gatazka unetan, emakumea izateak diskriminazioa, jazarpena eta bortxakeria sufritzea dakartza. Androzentrismoak emakumeen ikusezintasuna dakar, beren eskubideen ezeztatzea eta beren balioen ezkutatzea.

Munduan 45 milioi errefuxiatu eta iheslari daude, eta horietarik %80 emakumeak dira. Askok eta askok egunero pairatzen dute modu askotako biolentzia: derrigorrezko ezkontzak, ohorezko hilketak, mutilazio genitalak, biolentzia domestikoa, esklabotza, eta abar.

Proiektuak ikusezintasun hori desagerrarazi, sentsibilizatu, eta berdintasuna ezartzeko lagungarri izan nahi du, eta hori guztia erakusketan agertzen diren 38 aurpegi bereziren bitartez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button