
Bergarako Aroztegi Aretoan paratu ditu Josué Penak (Sestao, 1964) bere pinturak, maiatzaren 25era bitarte; Promedade nature izenburupean, euskarri digitaletatik sortutako pinturak bildu ditu.
Artistaren esanetan, telebista, internet, aldizkari eta, batez ere, egunkarietatik ateratako irudietatik sortzen ditu bere pinturak. “Ez dut zirriborro askorik egiten, buruz eta zuzenean egiten dut lan”; Bremengo musikariak – Tsunamiek ez dakite ezer arteaz izenburuko multzoan bildu ditu formatu handiko pintura horiek.
Pintura ez ezik, hainbat materialekin eginiko eskulturak, argazkigintza eta instalazioak ere lantzen ditu. Izan ere, Bergarako erakusketan berak egindako zenbait eskulturen argazkiak era badira. Penaren aburuz, artelana antzezlan baten antzekoa da: “agertokia samingarria izaten da, pertsonaiak, berriz, baztertutako animaliak”.
Arte Ederretan lizentziaduna da artista bizkaitarra; hainbat sari jaso ditu, eta makina bat banakako erakusketa ere egin ditu bere ibilbidean. Aurten, esaterako, Bremengo musikariak erakusketa egin du Ortuellako Udalean.