
Bilboko Udalak Euskadiko kaleko arteen zirkuiturik handiena den Eszena Kalera antolatu du beste behin. Ekimena Bilboko auzoetan garatuko da eta 17 euskal konpainia bilduko ditu. Irailaren 30a arte 32 emanaldi eskainiko dituzte talde horiek guztiek.
Antolatu diren emanaldietan 17 euskal konpainiek beren trebetasunak erakutsiko dituzte hainbat arte-diziplinatan, hala nola, zirkua, musika eta dantza, magia, kale-antzerkia, txotxongiloak,….
Antolatzaileek adierazi duten bezala, “Programa gustu eta publiko guztietarako pentsatu da, eta hainbat arte-diziplinatako emanaldiak eskainiko dira; hala nola, zirkua, magia, musika, kale-antzerkia, animazio-antzerkia, clown-ak, dantza, musika eta dantza, txotxongiloak edo diziplinarteko emanaldiak. Euskaraz zein gaztelaniaz eskainiko dira, eta batzuk elebidunak eta testu gabeak ere izango dira.
Emanaldiez gain, familia osoari zuzendutako zirku tailer bat antolatu da irailaren 12an, 12:00etatik aurrera, Casilda Iturrizar parkean.
Programazioa osoa zertan den jakiteko, egin klik hemen.



