IKUS-ENTZUN

“Dantza” filma ikusteko aukera Biriatun

Gaur, hilak 21, Biriatu herrian Dantza filma ikusteko aukera izango da.

Telmo Esnal zinegile zarauztarraren hirugarren film luzea da Dantza. Makina bat tokitan izan da ikusgai, eta ibilbide luzea egin du munduan zehar; adibidez, Argentinako eta AEBtako 10 hiritan pantailaratu zen, Txintxua Films ekoiztetxearen eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko lankidetzari esker.
Filma Donostiako Zinemaldian estreinatu zen aspaldian, eta nazioarteko hainbat jaialditan hartu du parte, tartean, honakoetan: Vancouver (Kanada), Shanghai (Txina), Viña del Mar (Txile), Nantes eta Cahors (Frantzia), Edinburgo (Eskozia) eta Ludwigshafen am Rhein (Alemania).

Dantza filma, “tradizioari, lurrari, haren jendeari, mitoei eta ohiturei egindako kantu poetiko bat da. Asmo handiko sormen-apustu handia egin du zinemagileak film honetan; Koldobika Jauregi artistak zuzendu du bertan islatzen den unibertso estetiko eta bisuala, eta Juan Antonio Urbeltz ikertzaile eta folkloristak izan du koreografiak koordinatzeko eta ikuskatzeko eginkizuna”.

250 dantzari baino gehiagok parte hartu dute tradizioari, lurrari, haren jendeari, mitoei eta ohiturei egindako kantu poetiko horretan. Asmo handiko sormen-apustu handia egin du zinemagileak film horretan. Koldobika Jauregi artistak zuzendu du bertan islatzen den unibertso estetiko eta bisuala, eta Juan Antonio Urbeltz ikertzaile eta folkloristak izan du koreografiak koordinatzeko eta ikuskatzeko eginkizuna.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button