
Larunbatean Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa egin zen Larraun-Lekunberrin.
Oholtza gainean, Amets Arzallus Antia, Gorka Pagonabarraga Agorria, Beñat Gaztelumendi Arandia, Xabat Illarregi Marzol, Saioa Alkaiza Guallar eta Xabat Galletebeitia Abaroa bertsolariak.
Ariketa guztiak egin ondoren, Amets Arzallus Antia izan da puntu gehien bildu dituen bertsolaria. Beraz, Bilboko finalaurrekoan kantatuko du Arzallusek abenduaren 5ean. Gaurko beste bost bertsolariek puntuazioaren arabera izango dute finalaurrekoen bigarrengo itzulira sailkatzeko aukera.
Bere atzean, honela lotu ziren besteak: Beñat Gaztelumendi Arandia, Saioa Alkaiza Guallar, Xabat Illarregi Marzol, Xabat Galletebeitia Abaroa, eta Gorka Pagonabarraga Agorria.
Urriaren 31an izango da hurrengo finalaurrekoa, Eibarren. Bertan Alaia Martin Etxebeste, Asier Azpiroz Iztueta, Nerea Elustondo Plazaola, Nerea Ibarzabal Salegi, Miren Artetxe Sarasola, Oihana Iguaran Barandiaran bilduko dira.



