ESZENA

Abadiñoko Udaleko Kultura Sailak “Antzerkiño” antolatu du

Antzerkiño jaialdiaren  XI. edizio honetan ekitaldi ederrak antolatu dira Banarte Antzerki Taldearen lankidetzari esker, urriaren 31tik azaroaren 22ra bitartean. Proposamenak askotarikoak izango dira, hiru gaztelaniaz dira eta zazpi euskaraz. Aurten beste espazio batzuetara ireki da programazioa, zeinak hamar emanaldi bildu dituen. Ekitaldiak, Matienan, Errota Kultur Etxean, eta Zelaieta auzunean egingo dira.

Aurtengo Antzerkiño jaialdia Banarte Antzerki Taldearen Cancún obraren estreinaldiarekin hasiko da, urriaren 31n, Errota Kultur Etxean, 19:00etan. Cancún Jordi Galceranen testu bat da, Eduardo Pombarrek egokitu eta zuzendu duena. Taldea Dolma Romerak, Rafa Hercek, Maria Otxandianok eta Txelu Fernandezek osatzen dute.
Umore beltzaren, zoriaren eta fisika kuantikoaren bidez, ironiaz disekzionatzen du adin ertainekoek adinarekin eta hari lotutako itxura aldaketarekin izaten duten krisialdia. Aurreikus ezin daitezkeen jirabiren artean antzezlan adimentsu honek galdera zuzen bat botako dio ikusleari: “zure iragana aldatu ahal izango bazenu, hala egingo zenuke?”.

Egun horietan ere, Gure Zirkua Abadiñora iritsiko da bere bederatzigarren birarekin. Familiei eta adin guztietako publikoari zuzendutako ikuskizunak malabarrak, trapezioa, magia, musika eta argia biltzen ditu, euskal kultura eta ikuskizunak aldarrikatzeko.

Azaroko egunetan egingo diren emanaldien gaineko informazioa, hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button