
2026-2027 denboraldian bost ekoizpen propio estreinatuko dira, eta horretaz gain, Emergenteen zikloa, Antzerki Arineko Jardunaldiak eta Antzerki Amateurreko Jaialdia ere antolatuko ditu.
Denboraldia Bilboko Aste Nagusian hasiko da, Pelotazo! antzezlanaren estreinaldiarekin. Egile askoren artean sortua, etxebizitzaren arazoari buruz idatzitako ekoizpen propioa da, Getari Etxegarai eta Olatz Ganboa zuzendari direla. Lana abuztuaren 27tik irailaren 20ra izango da ikusgai.
Hurrengo estreinaldia urrian iritziko da Patxo Telleriak idatzi eta zuzendu duen Bizipoza euskarazko obrarekin. Arriaga Antzokian estreinatuko da urriaren 27an, eta ondoren, Pabellón 6 aretoan antzeztuko da azaroaren 22ra arte.
Hortik aurrera, Sería una pena que se marchitaran las plantas, Ivor Martinic antzerkigilearen lana zuzenduko du Javier Liñerak; Arturo Uiren Gorakada Jasanezina / La Evitable Ascensión de Arturo Ui, Gazte Konpainiaren ekoizpen elebidun berria; No hables con extraños (Fragmentos de memoria) Helena Tornero antzerkigilearen lana, Ramón Bareak zuzenduta; eta Muro De Piedra eta Sobre los perjuicios del tabaco lanak izango dira ikusgai.
Horiez gain, Taxidermia de una Alondra (irailaren 25etik 27ra), Hemingway. Enviado Especial (urriaren 24an eta 25ean), El Abrazo (azaroaren 22an), Del Amor Al Nopor (azaroaren 28an eta 29an), Una Historia de Bilbao (abenduaren 3tik 8ra), eta Escupir Al Cielo (abenduaren 19an eta 20an) piezak ere oholtzaratuko dira.
Esan bezala, denboraldi honetan, Emergenteen Zikloaren edizio berri bat egingo da abenduaren 10etik 13ra arte, lau piezekin. Udaberrian, Antzerki Arineko Jardunaldiak helduko dira, eta ekainean, denboraldiari amaiera emateko, Antzerki Amateurraren Jaialdia egingo da.
Aipatutako guztiaren gaineko xehetasunak: Pabellon 6



