ESZENA

BLV-ART jaialdiaren azken saioak

Bilboko Udalak BLV-ART jaialdia apirilaren 16an abiatu zen eta 26ra bitartean luzatuko da Bilbo Zaharreko hainbat espaziotan “sorkuntza artistikoko formatu berriak erakusteko”. Aurtengo jaialdiak XX. edizioa beteko du eta horren harira egitarau zabala eta anitza prestatu dute antolatzaileek Berreginen Museoan, Bilborocken, Arriaga Plazan eta San Frantziskoko Udaltegian plazaratuko dena.

Egun horietan guztietan, publikoak antzerkia, ikus-entzunezkoak, performanceak eta dantzarako piezak ikusi ahal izango ditu hamar konpainiaren eskutik. Guztira hamaika emanaldi antolatu dira, guztiak Bilbon lehen aldiz programatuak, tartean bost erabateko estreinaldi eta Euskadin hiru estreinaldi.

Gaur, hilak 23, 19:00etan, Bilborock/ Berreginen Museoan, Alba De Miguel & Miguel González sortzaileek Perpetua izeneko site specific-danza-performance murgiltzailea egingo dute. Bihar, San Francisco Udaltegian Domingo de gramos izeneko filma ikusteko aukera egongo da. Alex de la Croix zinegile, aktore eta ekintzaile queer eta Sara Ruiz Ferrer aktore eta sortzaile eszenikoa dira horren egileak.

Larunbatean María García Verak La vía láctea egingo du. Pieza hitzaldi performatibo bat da, hasiera kontzeptuaren ingurukoa: prozesu baten, ideia baten, ekintza baten, bide baten hasiera,….

Eta igandean bi saio izango dira. Goizean Macarena Recuerda Shepherdek Laberintua mugitzen da dantza-pieza egingo du eta arratsaldean, Jaume Clotetek Alusinasons instalazio-kontzertua egingo du.

Show More

Related Articles

Back to top button