
Uxue Alberdik batu zuen puntu gehien Lasarte-Oriako saioan eta Alaia Martin nagusitu zen Irungo saioan, beraz, neskak nagusi.
Gpuntuko asteburuko saioak Lasarte-Oriako Manuel Lekuonan eta final zortzirenetako zazpigarren eta azken saioa Irungo Amaia antzokian jokatu ziren. Lehenengoan, 500 bat bertsozale bildu ziren Oihana Iguaran, Ainhoa Agirreazaldegi, Iñaki Apalategi, Uxue Alberdi, Andoni Otamendi eta Amaia Iturriotz bertsolariak entzuteko. Azkenik, Uxue onena izan zen.
Final zortzirenetako zazpigarren eta azken saioa Irungo Amaia antzokian jokatu zen, 17.30ean hasita. Fase honetako azken saioa zenez, 400 entzule inguru bertaratu ziren saioa entzutera. Asier Saieta, Alaia Martin, Haritz Casabal, Iñaki Zelaia, Manex Mujika eta Urko Egaña ziren norgehiagokan aritzekoak. Eta esan bezala, Alaia Martin nagusitu zen Irungo saioan.
Hemendik aurrera final-laurdenak hasiko dira, non eta Oñatin, Villabonan, Hondarribian, Idiazabal eta Azpeitian.