ESZENA

Arrigorriagako Nazioarteko Clown eta Pailazoen Jaialdia

Arrigorriagako XVII. Nazioarteko Clown eta Pailazoen Jaialdia maiatzaren 11tik 13ra bitarte egingo dute, eta bertan hamabost talderen ikuskizunak ikusi ahalko dira.

Nola Rae, Marcel Gros, Toni Albà, Niño Costrini, Ganso & Cía. eta Jam bezalako bakarlariak ez ezik , Circ Hula, PTV Clowns, Hortzmuga, Neto Duet, Elegants, La Güasa, Lusco e Fusco, Bowjangles eta Circ Menut konpainiak ere izango dira Arrigorriagan, zirkoa, antzerkia edo musikan ardazturiko emanaldiak antzezteko. Haietariko asko, gainera, umoretsuak izango dira.

Hiru egunetan kaleko antzezlanak izango dira Udaletxe eta Juan XXIII plazetan, eta aretoko ikuskizunak, berriz, kiroldegian eta Lonbo Aretoan izango dira. Azken horretan ikusi ahalko dira egitarauko lan garrantzitsuenak, Toni Albà-rena eta Nola Raerena, hain zuzen ere.

Ikuskizunez gain, profesionalei zein zaletuei zuzendutako ikastaroa ere izango da jaialdiaren egun beretan. Aurten, Nola Raek Speaks with no words clown ikastaroa gidatuko du

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button