ESZENA

Metrokoadrokak antzezlan berria aurkeztuko du

Metrokoadroka Sormen Laborategiak eta Javier Barandiaran Salto izenburuko lana prestatzen ari dira; prozesuan dagoen lana maiatzaren 25ean aurkeztuko dute, Oreretako Mikelazulo aretoan, 19:00etan.

Salto bakarrizketa formatuko lana da, eta Oier Guillanek idatzitako testu batean oinarritzen da; antzezlanaz, berriz, Javier Barandiaran arduratuko da.

Hala, obra bi elementu horietan sustengatuko da: testua eta aktorea. “Salto kode eszeniko ezberdinen artean mugitzen da, kodeen mugak arakatuz, deseginez, eta berreraikiz: pertsonaiatik pertsonaiara, pertsonaiatik aktorera, aktoretik testura, testutik publikoaren zentzumenetara”.

Finean, Salto bizitzaren jauzien inguruko lana da, “oholtzara ateratzea bera ere salto egitea delako”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button