Elssie Ansareo artistak Tu nombre está seguro en mi boca izeneko erakusketa abiatu du Bilboko Espacio Marzana galerian. Maiatzaren 10ean inaugurazioa izango den arren, erakusketa ikusgai da apirilaren 26tik ekainaren 7ra bitartean.
Itxaso Mendiluze adituak erakusketaren gaineko xehetasunak luzatu ditu testu poetiko baten bidez: “Autoreak espazio irekiak erakusten dituzten irudiak bildu ditu. Espaziook habitatuak izan ziren, eta gaur egun, oroitzapen baten iragaitea erakusten dute, esanahi osoarekin. (…) Beste batek habitatzen gaitu, eta lasaitasuna luzatzen digu, baina bat-batean gure barnean ezer ez dagoela pentsatu, eta esanahi osoa galdu dugula sentitzen dugu. Gure harremanetarako egoera ongizatearekin loturik dago, eta galerak denboraren barruko hutsuneetan pentsarazten digu. ….eta orduan irudi efimeroak agertzen dira, gu ordezkatzen gaituztenak, aurpegirik gabekoak, irudipenak, mamuak balira bezala. Esnatzen garenean, esanahi bat eman nahi diogu inguruari, eta habitatzeko ezintasunaz jabetzen gara.
Erakusketan figura fantasmagorikoak agertzen dira, iraganeko egoera irudikatzeko, izan zena. Eta denborak artikulatzen du egoera diferenteen arteko harremana”.
“Txarrena argiaren krudelkeria zen, ezin nion begiratzeari utzi, ikustea laborrizkoa zen, baina gelditzeak bekokitik eztarriraino urratzen ninduen” (Maurice Blanchot).