
Arbola Fest jaialdiaren hirugarren edizioa egingo da aurten, ekainaren 11tik 15era, eta beti ere, zuhaitz eta landareen kultura esploratzeko xedez.
Ekimenaren barruan artea eta ingurumen-sentsibilizazioa batzen dituzten hogeita hamar jarduera antolatu dira, eta arte biziak, espazio publikoetako interferentziak, erakusketak eta topaketak egingo dira artista eta dibulgatzaileen parte-hartzearekin. Aurten honako artista eta aditu hauek gerturatuko dira: AzkonaToloza (Nafarroa), Selvagem Ciclo (Brasil), Claudix Vanesix (Peru/Frantzia), Iosu Zapata (Nafarroa) Jaio Lertxundi (Nafarroa), La Trapecionista (Nafarroa), Lucia Monge (Peru), Marco Canale (Argentina), Martha Hincapié Charry (Kolonbia/Berlin), Monika Aranda (Nafarroa), Oier Etxeberria (Gipuzkoa), Teatro Firulete (Nafarroa), Virginia Santos Itoiz (Nafarroa), Eduardo Barba (Madril), Jaime Díaz Morlán (Nafarroa), Joaquín Araújo (Extremadura), Iñigo Segurola (Gipuzkoa), Mikel Belasko (Nafarroa) eta Santiago Beruete (Nafarroa).
Jaialdia abiatu baino lehenago, maiatzean, bost egoitza artistikoekin eta hainbat jarduera osagarrirekin girotu da ekimena: lorezaintza-kulturako tailerrak, hitzaldiak eta zuhaitz-pedagogiako ibilaldiak, kasu.
Jaialdiaren inguruko xehetasun guztiak, hemen kontsultatu ahal dituzue erderaz.